Festa honek 4.000 trufa eskainiko ditu doan herriko gozogileak eginikoak. Lehiaketak, dastaketak eta abar ere izango dira. Gainera Tolosa txurreriak txurroak banatuko ditu eta Gipuzkoako esklerosi anitzeko elkarteak, Ademgi, euro baten truke katilukada txokolate eta pasta bat emango ditu.
Aurten ere sagartarta lehiaketa ospatuko da.
Igandean Txokolatearen eguna ospatuko da eta Gorrotxategi konfiteri museoaren XXX.urteurrena dela eta, Zerkausian txokolatearekin zerikusia duten produktuak egongo dira ikusgai.
Honekin lotuta, Tolosa Goxua Pass produktu turistikoa jarri da martxan Tolosako gozodendetatik pasa ahal izateko: pasea euro batean erosi eta gozoak 1’5 eurotan erosi ahal izango dira.