Aurten ere iritsiko da Uztailaren 7a eta festa nagusia Iruinean bada ere, badira hainbat herri txiki egun hau egun haundi dutena. Horrela gertatzen da Nafarroako Balerdiko magalean dagoen Azkarate herrian. Herri txikia bada ere, ohiturak mantentzen ahalegintzen dira eta festak ahalik eta hobekien gozatzen.
HONA HEMEN ASKATEKO SANFERMIÑEN PROGRAMA:
LARUNBATEAN-ezkillek jotzea eta txupinazoa, ondoren haurren herri kirolak eta “zerri kirolak”. Herri afaria eta Dj Txoko
IGANDEAN-arratsaldez ume jolasak, artzai txakur erakusketa, sagardo dastaketa eta tortilla patata lehiaketa trikitixaz lagundurik.
ASTELEHENEAN-ermitara erromeria, meza eta aurreskua. Sutarri taldearen dantza saioa, bazkaria trikitilari eta bertsolariekin. Ondoren gaztetxoen pilota partiduak eta segidan bertso-pilota. Egun osoan trikitilariak.